Arrazakeria

"Ezabatutako" indigenak dituzten argazkiak ikusgai Quitoko erakusketa batean

Jose Domingo Lasoren argazki erakusketa antolatu du Quitoko museoak. Bertan ikusi daiteke nolakoa zen Ekuadorreko hiriburua XX. mendearen hasieran. Lasok inprimatze plakak karrakatzen zituen argazkietan indigenak ez agertzeko. Horrela babesten zuen, XX. mende hasieran Quitoko eliteak zuen "begirada higienikoa".

Lasok haren argazkietatik indigenak ezabatzen zituen guztia "Itsusten" zutelakoan. JOSE DOMINGO LASO
Berria
2015eko azaroaren 4a
11:16
Entzun

La huella invertida: Miradas de Jose Domingo Laso (Oinatz iraulia: Jose Domingo Lasoren begiradak) erakusketak Jose Domingo Lasoren ehunka argazki bildu ditu. Artistak 1910. urtean  Quito a la vista (Quito begi bistan) albuma publikatu zuen. Lan horren hitzaurrean Lasok kritikatu zuen Quito bisitatzen zuten atzerritarrek indigenengan arreta jartzen zutela. "Guztia itsusteaz gain, gure herritar eta kulturaren irudi oso pobrea ematen dute". Lasok nabarmendu zuen, haren lanaren helburua zela "Ekuador konkistatu daitekeen herrialde basatia denaren ikuspegia aldatzea".

Francois Laso argazkilaria erakusketaren zaintzaile eta Jose Domingoren birbiloba da. Berak azaldu du Amerikako indigenak ezabatzeko XX. mende hasieran negatibo gisa erabiltzen ziren beira plakak urratzen zituztela. Plaketan geratzen ziren zirriborroak disimulatzeko hegal zabaleko kapelak eta jantzi zuriak jartzen zituzten, Quitoko eliteko emakumeak irudikatuz.

"XX. mendearen hasiera hispanismoaren garaia izan zen. Eskualdeko hainbat herrialdetan garatu zen korronte hori. Haren arabera, modernoa izateko jatorri hispanikoa jarraitu behar zen, ez indigena", azaldu du Francois Lasok. Haren aburuz, aurreko mendeko zirriborroak gaur egun ere mantentzen dira, baina beste modu batean. "Gaur egungo gizartean errepideak, telefonoak eta abar ditugu. Baina benetan aldatu al da gure pentsatzeko era?".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.