EZARIAN. ANIMALIEKIKO TERAPIA. Animalien ikasgaiak

Garuneko kalteei aurre egiteko, gero eta gehiago erabiltzen ari dira animaliekiko terapia. Haiekin egotea onuragarria izan daiteke kaltetuentzat.

xabier martin
2010eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Izurdeak, txakurrak eta zaldiak gizakiekin terapiak egiteko baliatzen dira; baina gehiago ere erabiltzen dira horretarako: erleak, katuak, izainak, arrain mota batzuk... Ia betidanik erabili ditu gizakiak animaliak osasun kontuetan. Garuneko kalteak eta hainbat arazo psikiko dituztenei laguntzeko ere baliagarriak direla garbi utzi dute hainbat profesionalek azken urteotan.

Animaliekin egiten diren terapia hauek ez dituzte burmuineko minak sendatzen, baina animaliekin egotea, haiekin elkar eragitea, mesedegarria izan daiteke kaltetuentzat, betiere prozesua medikuek modu zorrotzean kontrolatuz gero eta terapiak soilik profesionalen eskuetan utzita. Ez dago miraririk, lana baizik. Baina lan horrek onurak ekartzen ditu sarritan epe erdira eta luzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.