Jaiak. Villabona

Festa giroa nagusituko da bihartik santioetan

Txupina botako dute eguerdian, eta herri bazkaria, musika eta kirol txapelketak izango dira egitarauaren ardatz

Herritarrak plazan bilduko dira bihar eguerdian, txupinazorako. BERRIA.
Maialen Unanue
2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Ez da giro izango Villabonako kaleetan bihartik aurrera. Astebeterako denetariko ekitaldiz betetako egitaraua osatu dutesantioak ospatzeko. Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako ekintzak izango dira, eta guztiek izango dute zerekin gozatu.

Txupinazoak emango die hasiera bihar santioei. Etxerat Elkartearen eskutik hasiko dira festak, 12:00etan. Erreboteko plazan izango da, Loatzo musika eskolako trikitilariek alaituta. Irteteko seinalearen ondotik, festa eta parrandarako aukera ugari izango dute hurbiltzen direnek.

Erreboteko plazara agertu besterik ez du herri giroaz gozatu nahi duenak. Bihar bertan, herri bazkaria antolatu dute, 14:00etan.Serigrafia tailerra izango da arratsaldean, eta nahi duenak etxetik eraman beharko du bere kamiseta. Batukadaren erritmoaz gozatzeko aukera izango da Zozongo taldearekin, 17:30ean. Kirolzaleentzat areto futboleko finala jokatuko da, 19:30ean.

Olaederra kiroldegiko frontoian ere izango da zer ikusia. Behar-zana elkartearen eskutik, Fronteniseko herri txapelketaren finala jokatuko da, 17:30ean, eta eskuz binakako pilota txapelketaren finalaren txanda izango da ondoren.

Gauean, musika eskolatik hasita, Iraunkorra txarangak lagundurik, danbor hotsak izango dira Villabonako kaleetan zehar, eta,eguna amaitzeko, dantzaldia izango da Trikidantz taldearen eskutik, 00:00etan.

Astelehenean, 31. Herri Krosa ospatuko da, eta Altzin plazan izango du hasiera. Lehenik, benjaminak eta alebinak lehiatuko dira, 10:30ean; haur, kadete, gazte eta helduak izango dira hurrengoak, 11:30ean.

Haurrentzako tailer ugari izango dira festetan. Astelehenean, adibidez, Malkar plazan dute saioa, 12:30ean. Umeek ez dute aspertzeko aukerarik izango: hankapaloak, jolas kooperatiboak eta sorkuntza tailerrak prestatu dituzte horretarako.

Urtero bezala, udal korporazioak Santiago Egoitza bisitatuko du. Loatzo musika eskolako klarinetistek lagunduta egingo dute, 12:30ean.

Kale Berrian 3x3 saskibaloi lehiaketa antolatu dute, 17:30ean. Sokadantza izango da Errebote plazan, Oinkari taldearen eskutik, 19:00etan.

Eguna amaitzeko, Gure Zinean Eresargi abesbatzaren melodiak entzuteko aukera izango da, 22:00etan. Inor gerria mugitzeko gogoz geratzen bada, dantzaldia izango da Erreboteko plazan Laiotz taldearekin, gauerditik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.