Filmak, ideologiaren ispilu

Blake Edwardsen 'The Party' filmaren emanaldiarekin amaituko da Anarkistak zikloa Ibu Hotsen

Peter Sellers aktorea da The Party-ren protagonista. BERRIA.
Maialen Unanue
2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Gaur amaituko da Anarkistak zikloa Ibu Hots aretoan (Gasteiz). Hain zuzen ere, Blake Edwardsek (1922-2010, AEB) zuzendutako The Party (1968) filmaren emanaldiarekin amaituko dute zikloa, 20:30ean. Sistemaren parte izan nahi duten baina beraien izaerak —eurek nahi gabe inguruan kaosa sortzeko gaitasuna dute— hori oztopatzen dien pertsonez hitz egiten du.

Zuzendari, gidoigile eta ekoizle izan zen Edwards, zineman eta telebistan. Hainbat sari jaso zituen egindako lanengatik: 1963an, esaterako, Donostiako Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen.

Anarkistak zikloa lau filmez osatu dute. Irailaren 11n hasi zen, Claude Faraldok zuzendutako Themroc filmarekin (Frantzia, 1973). Messidor filma eman zuten ondoren (Suitza-Frantzia, 1978), Alain Tannerrena, eta Maravillas Manuel Gutierrezen filma proiektatu zuten gero (Espainia, 1980).

Urriaren 9an beste ziklo bat hasiko dute Ibu Hots aretoan: Kontrakultura zikloa, hain zuzen ere.

Beste lau film eskainiko dituzte orduan: The Weather Underground (AEB, 2003), Fugazi, Instrument (AEB, 1999), Naked Lunch (Kanada, 1991) eta Crumb (AEB, 1994).

ANARKISTAK ZIKLOA

Non. Ibu Hots aretoan, Gasteiz .

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Zer. Blake Edwardsen The Party filmaren emanaldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.