2010eko urriaren 27a
00:00
+16. AEB, 2010. Zuz.: Matt Reeves. Akt.: Kodi Smit-McPhee, Chloe Moretz, Richard Jenkins. 115 min. Suediako Let The Right One In filmaren bertsio estatubatuarra. Guraso dibortziatuek abandonaturik dute Owen haurra. Gelako kideek barre egiten diote. Abby misteriotsua eta haren aita ezagutuko ditu, eta egoera aldatu egingo da.Gasteiz (Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Multicines), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Irun (Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).
El diario de Greg
D. AEB, 2010. Zuz.: Thor Freudenthal. Akt.: Steve Zahn, Chloe Moretz, Rachael Harris, Devon Bostick. 120 min. Jeff Kinneyren komikian oinarrituriko filma. Institutuko ikasle negarti bati eskolan gertaturiko pasadizioak kontatzen ditu. Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).
Fin de concession
Frantzia, 2010. Zuz.: Pierre Carles. Akt.: Jean-Marie Cavada, Jacques Chancel, Jean-Pierre Elkabbach. 131 min. Frantziako telebistako lehen katearen pribatizazioaren inguruko lana. Kontzesioak nola ematen dituzten ikertzen du Pierre Carlesek, baina oztopo handiak kausituko ditu. Baiona (L'Autre).
Ga'Hoole: La leyendade los guardianes /Ga'Hoole 3D
D. AEB, 2010. Zuz.: Zack Snyder. Animazioa. 90 min. Hontz gazte batek bere familia gaizkiaren indarretatik salbatu nahi du. Horretarako, Ga'Hoole zuhaitz handia topatu beharko du, eta sekulako probak gainditu beharko ditu. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Megapark), Durango (Zugaza), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Eibar (Coliseo), Errenteria (Niessen), Baiona (CGR), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select), Iruñea (Morea, Carlos III), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).
Héroes
D. Katalunia, 2010. Zuz.: Pau Freixas. Akt.: Alex Brendemuehl, Eva Santolaria, Emma Suarez, Lluis Homar. 105 min. Publizitatean lanean arrakasta handiz dabilen gazte bat presaka dabil hitzordu garrantzitsu batera garaiz heltzeko. Bidean, bizkar zorroarekin eta presarik gabe bidaiatzen duen neska bat ezagutuko du. Haurtzarora egingo du atzera mutilak, eta horrek bere bizimoduaz bestelako gogoeta bat eginaraziko dio. Bilbo (Capitol), Barakaldo (Max Ocio).
Il reste du jambon?
Frantzia, 2010. Zuz.: Anne Depetrini. Akt.:Ramzy Bedia, Anne Marivin, Marie-France Pisier. 90 min. Justine Lacroix kazetari ilehori xarmangarriak zirujau bat ezagutzen du, eta elkarrekin maitemintzen dira berehala. Euren familientzat, ordea, arazotxo bat dago: senargaia familia arabiarrekoa da.baiona (CGR), Donibane Lohizune (Le Select).
Izarren argia
+7. Euskal Herria, 2010. Zuz.: Mikel Rueda. Akt.: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola. 93 min. Saturrarango kartzelan 1936ko gerraren harira gertaturikoak kontatzen ditu filmak. Preso diren amak eta haien haurrak banatzeari ekiten diote moja kartzelazainak, Francoren aldeko familien eskuetan jartzeko. Gasteiz (Florida, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alondegia, Multicines), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Donostia (Antiguo Berri, Principe), Eibar (Coliseo), Errenteria (Niessen), Ordizia (Herri Antzokia), Zarautz (Modelo), Iruñea (Yamaguchi, Carlos III), Uharte (Itaroa).
Los seductores
D. Frantzia, 2010. Zuz.: Pascal Chaumeil. Akt.: Romain Duris, Vanessa Paradis, Julie Ferrier. 105 min. Alex eta haren arrebak lanbide arrakastatsu bat dute: bikoteak banatzen dituzte, enkarguz. Beti asmatzen dute, baina gizon batek kontratatzen dituenean alabaren eta haren mutil-lagunaren artekoa zapuzteko, euren negozioa hankaz gora jarriko da. Gasteiz (Florida), Bilbo (Alhondiga, Multicines), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Principe), Iruñea (Golem Baiona, Morea), Tutera (Ocine).
Nostalgie de la lumière
Txile, 2010. Zuz.: Patricio Guzman. Dokumentala. 90 min. Atacamako basamortuan mundu osoko astronomoak bilduko dira, izarrei behatzeko. Bitartean, lurrari begira dabiltza hainbat lagun: diktadurak basamortuan hildako senideen hezurren bila. Baiona (L'autre).
Paranormal Activity 2
AEB, 2010. Zuz.: Tod Williams. Akt.: Katie Featherston, Gabriel Johnson. 116 min. Paranormal Activity filmeko deabrua itzuli egin da. Etxe eder batera bizitzera berriki joandako familia bat izango da haren biktima. Gasteiz (Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Portugalete (Ballonti), Donostia (Bretxa), Irun (Mendibil, Txingudi), Usurbil (Urbil), Angelu (Moncine), Iruñea (Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).
Stone
+16. AEB, 2010. Zuz.: John Curran. Akt.: Robert De Niro, Edward Norton, Milla Jovovich, Frances Conroy. 105 min. Jack Mabry presoen baldintzapeko askatasuna kontrolatzen duen funtzionarioa da. Espetxean dagoen Gerald Creeson suzalearekin adiskidetzen da. Lucetta, horren emaztea, Mabry manipulatzen saiatuko da, senarra kartzelatik askatzeko. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (M. Ocio, Megapark), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Ant¡guo Berri, Bretxa), Irun (Txingudi), Angelu (Moncine), Iruñea (Morea, Olite), Uharte (Itaroa).
The American
AEB, 2010. Zuz.: Anton Corbijn. Akt.:George Clooney, Thekla Reuten, Bruce Altman. 103 min. Jack hiltzaile trebe eta saiatua da, baina lanbidea utziko diola agindu dio bere buruari. Azken misioa Italiako herrixka batean bete beharko du. Gustura dago han, bizimodu lasaian, baina gauzak ez dira diruditena, eta laster helduko dira bere bila. Baiona (L'Autre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).
Venus Noire
+12. Frantzia, 2010. Zuz.: Abdellatif Kechiche. Akt.:Yahima Torres, Andre Jacobs, Olivier Gourmet. 164 min. Parisen, 1817. urtea, Saartjie Baartman emakume hegoafrikarra zientzia akademietan erakusten dute, piztia bitxi bat balitz bezala. Baina bera emakume askea da, eta laster bihurtzen da Europako hirietako azpimunduko erregina. Baiona (Atalante), Donibane Lohizune (Le Select), Miarritze (Royal).