Filmen estreinaldiak

2010eko urriaren 22a
00:00
Entzun
D. Frantzia, 2010. Zuz.: Jean-Christophe Roger. Animazioa. 77 min. Laurentek izugarri ongi kontatzen ditu istorioak. Horren ongi non bere haurrek aita kontalarien telebistako lehiaketa batean ematen dute haren izena. Baiona (Atalante).

Alpha & Omega 3D

D. AEB, 2010. Zuz.: Anthony Bell, Ben Gluck. Animazioa. 88 min. Bi otso harrapatu, eta euren etxetik milaka kilometrora eramango dituzte. Etxera itzultzea erabakiko dute, baina, horretarako, euren arteko tirabirak gainditu beharko dituzte, arriskuz beteriko bidaiari aurre egiteko.Baiona (CGR), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).

Biutiful

+18. AEB, 2010. Zuz.: Alejandro Gonzalez Inarritu. Akt.: Javier Bardem, Maricel Alvarez, Eduard Fernandez. 88 min. Hondoratzeko bidean dagoen gizon baten istorioa da. Uxbalek badaki heriotza duela inguruan. Bi umeren aita da, eta patuaren kontra borrokatuko da.Baiona (Atalante), Miarritze (Le Royal).

Déjame entrar

+16. AEB, 2010. Zuz.: Matt Reeves. Akt.: Kodi Smit-McPhee, Chloe Moretz, Richard Jenkins. 115 min. Suediako Let The Right One In filmaren bertsio estatubatuarra. Guraso dibortziatuek abandonaturik dute Owen haurra. Gelako kideek barre egiten diote. Abby misteriotsua eta haren aita ezagutuko ditu, eta egoera aldatu egingo da.Gasteiz (Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Multicines), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Irun (Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).

El diario de Greg

D. AEB, 2010. Zuz.: Thor Freudenthal. Akt.: Steve Zahn, Chloe Moretz, Rachael Harris, Devon Bostick. 120 min. Jeff Kinneyren komikian oinarrituriko filma. Institutuko ikasle negarti bati eskolan gertaturiko pasadizioak kontatzen ditu. Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).

Ga'Hoole: La leyendade los guardianes

D. AEB, 2010. Zuz.: Zack Snyder. Animazioa. 90 min. Hontz gazte batek bere familia gaizkiaren indarretatik salbatu nahi du. Horretarako, Ga'Hoole zuhaitz handia topatu beharko du, eta sekulako probak gainditu beharko ditu. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Megapark), Durango (Zugaza), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Eibar (Coliseo), Errenteria (Niessen), Iruñea (Morea, Carlos III), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).

Héroes

D. Katalunia, 2010. Zuz.: Pau Freixas. Akt.: Alex Brendemuehl, Eva Santolaria, Emma Suarez, Lluis Homar. 105 min. Publizitatean lanean arrakasta handiz dabilen gazte batek hitzordu garrantzitsu batera garaiz heltzeko presaka dabil. Bidean, bizkarzorroarekin eta presarik gabe bidaiatzen duen neska bat ezagutuko du. Haurtzarora egingo du atzera mutilak, eta horrek bere bizimoduaz bestelako gogoeta bat eginaraziko dio. Bilbo (Capitol), Barakaldo (Max Ocio).

Izarren argia

+7. Euskal Herria, 2010. Zuz.: Mikel Rueda. Akt.: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola. 93 min. Saturrarango kartzelan 1936ko gerraren harira gertaturikoak kontatzen ditu filmak (Lekeitio, Bizkaia). Preso diren amak eta haien haurrak banatzeari ekiten diote moja kartzelazainak, Francoren aldeko familien eskuetan jartzeko. Gasteiz (Florida, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alondegia, Multicines), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Donostia (Antiguo Berri, Principe), Eibar (Coliseo), Errenteria (Niessen), Ordizia (Herri Antzokia), Zarautz (Modelo), Iruñea (Yamaguchi, Carlos III), Uharte (Itaroa).

Les petites mouchoirs

Frantzia, 2010. Zuz.: Guillaume Canet. Akt.: François Cluzet, Marion Cotillard, Benoit Magimel. 154 min. Ezbehar handi baten ondoren, lagun talde batek oporretarako planekin aurrera jarraitzea erabakiko du. Urtero legez, itsasertzera joango dira. Han, barruan gordetzen duten guztia aterako da. Baiona (CGR), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).

Los seductores

D. Frantzia, 2010. Zuz.: Pascal Chaumeil. Akt.: Romain Duris, Vanessa Paradis, Julie Ferrier. 105 min. Alex eta haren arrebak lanbide arrakastatsua dute: bikoteak banatzen dituzte, enkarguz. Beti asmatzen dute, baina gizon batek kontratatzen dituenean alaba eta haren mutil-lagunaren artekoa zapuzteko, euren negozioa hankaz gora jarriko da. Gasteiz (Florida), Bilbo (Alhondiga, Multicines), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Principe), Iruñea (Golem Baiona, Morea), Tutera (Ocine).

Ma petite planète chérie

+7. Frantzia, 2010. Zuz.: Jean-Remy Girerd. Animazioa. 44 min. Bederatzi istorioen bidez, ekologiaren inguruko gaiak plazaratzen ditu filmak, era dibertigarri eta poetikoan.Miarritze (Royal).

Paranormal Activity 2

AEB, 2010. Zuz.: Tod Williams. Akt.: Katie Featherston, Gabriel Johnson. 116 min. Paranormal Activity filmeko deabrua itzuli egin da. Etxe eder batera bizitzera berriki joandako familia bat izango da haren biktima. Gasteiz (Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Portugalete (Ballonti), Donostia (Bretxa), Irun (Mendibil, Txingudi), Usurbil (Urbil), Angelu (Moncine), Iruñea (Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Stone

+16. AEB, 2010. Zuz.: John Curran. Akt.: Robert De Niro, Edward Norton, Milla Jovovich, Frances Conroy. 105 min. Jack Mabry presoen baldintzapeko askatasuna kontrolatzen duen funtzionarioa da. Gerald Creeson suzalearekin adiskidetzen da. Lucetta, horren emaztea, Mabry manipulatzen saiatuko da, senarra askatzeko. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (M. Ocio, Megapark), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Ant¡guo Berri, Bretxa), Irun (Txingudi), Iruñea (Morea, Olite), Uharte (Itaroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.