Filmen estreinaldiak

2010eko urriaren 20a
00:00
Entzun
D. Frantzia, 2010. Zuz.: Jean-Christophe Roger. Animazioa. 77 min. Laurentek izugarri ongi kontatzen ditu istorioak. Horren ongi non bere haurrek aita kontalarien telebistako lehiaketa batean ematen dute haren izena.Baiona (Atalante), Donibane Lohizune (Le Select).

Alpha & Omega 3D

D. AEB, 2010. Zuz.: Anthony Bell, Ben Gluck. Animazioa. 88 min. Bi otso harrapatu, eta euren etxetik milaka kilometrora eramango dituzte. Etxera itzultzea erabakiko dute, baina, horretarako, euren arteko tirabirak gainditu beharko dituzte, arriskuz beteriko bidaiari aurre egiteko eta, bidean, maitasuna aurkitzeko.Baiona (CGR), Anglu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).

Biutiful

+18. AEB, 2010. Zuz.: Alejandro Gonzalez Inarritu. Akt.: Javier Bardem, Maricel Alvarez, Eduard Fernandez. 88 min. Hondoratzeko bidean dagoen gizon baten istorioa da. Uxbalek badaki heriotza duela inguruan. Bi umeren aita da, eta adur gaiztoaren kontra borroka egingo du.Baiona (Atalante), Miarritze (Le Royal).

Di Di Hollywood

+16. Espainia. 2010. Zuz.: Bigas Luna. Akt.: Elsa Pataky, Peter Coyote, Paul Sculfor, Flora Martinez, Giovanna Zacarias, Luis Hacha. 102 min. Diana Diaz emakume gazte bat da, eta amets bat dauka: aktore izan eta izar bilakatzea. Hori lortzeko, edozer egiteko prest dago. Miamira joango da, baina han ere gauzak ez zaizkio erraz suertatuko. Handik Los Angelesera joango da, eta izena aldatuko du; Di Di izango da aurrerantzean. Gasteiz (Abaco Boulevard, Florida, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Irun (Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

La otra hija

+16. AEB, 2010. Zuz.: Luis Berdejo. Akt.: Kevin Costner, Ivana Baquero, Gattlin Griffith, Samantha Mathis. 108 min. John James baserri batera joango da bizitzera seme-alabekin. Alaba modu misteriotsuan hasiko da jokatzen.Gasteiz (Guridi), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio), Donostia (Bretxa), Uharte (Itaroa).

La red social /The Social Network

+7. AEB, 2010. Zuz.: David Fincher. Akt.: Jesse Eisenberg, Justin Timberlake, Andrew Garfield. 120 min. 2003an, Mark Zukerberg Harvardeko ikasleak unibertsitateko sistema informatikoa legez kanpo kopiatuko du. Campuseko neska guztien datu basea sortuko du, eta erabiltzaileei neska politenen alde bozkatzeko eskatuko die. Arrakasta izugarria lortuko du datu baseak ikasleen artean, baina Harvardeko segurtasuna arriskuan jartzea eta bizitza pribatuari errespeturik ez izatea leporatuko diote. Facebooken sortzaileetako bat da Mark; mundu guztian zehar zabaldu da, eta denon ahotan dago orain sare soziala. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

La verdad de Soraya M.

+16. AEB, 2010. Zuz.: Cyrus Nowrasteh. Akt.: Shohreh Aghdashloo, Mozhan Marno, James Caviezel. 116 min. 1986. urtea, Iranen. Freidoune Sahebjam kazetari frantziarrari autoa matxuratuko zaio, eta herrixka batera iritsiko da. Han, Soraya M. emakumeari adulterioa leporatu nahi diote. Bide batez, integrismo islamikoaren legeei jarraituz, harrika hiltzera kondenatu nahi dute. Gasteiz (Guridi), Bilbo (Multi), Donostia (Principe), Iruñea (Golem Yamaguchi).

Les petites mouchoirs

Frantzia, 2010. Zuz.: Guillaume Canet. Akt.: François Cluzet, Marion Cotillard, Benoit Magimel. 154 min. Ezbehar handi baten ondoren, lagun talde batek oporretarako planekin aurrera jarraitzea erabakiko du. Urtero legez, itsasertzera joango dira. Han, barruan gordetzen duten guztia aterako da. Baiona (CGR), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).

Louise Michel

+18. Frantzia, 2008. Zuz.: Gustave Kervern, Benoit Delepine. Akt.: Yolande Moreau, Bouli Lanners, Benoit Poelvoorde, Albert Dupontel, Mathieu Kassovitz. 90 min. Frantziako Picardie eskualdean, enpresaburu batek gerriko fabrika itxi eta hustu egingo du, enpresa osoa beste herrialde batera eramateko. Kalean gelditu diren langileek dirua jaso eta soldatapeko hiltzaile bat kontratatuko dute enpresaburua hiltzeko. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Donostia (Trueba (JBA)), Iruñea (Golem Yamaguchi).

Ma petite planète chérie

D. Frantzia, 2010. Zuz.: Jean-Remy Girerd. Animazioa. 44 min. Bederatzi istorioen bidez, ekologiaren inguruko gaiak plazaratzen ditu filmak, era dibertigarri eta poetikoan.Baiona (Atalante).

Pan negro

+12. Espainia, 2010. Zuz.: Agusti Villaronga. Akt.: Francesc Colomer, Marina Comas, Nora Navas, Roger Casamajor, Laia Marull, Eduard Fernandez, Sergi Lopez. 108 min. Katalunia, gerra osteko urteetan. Andreu mutikoak egun batean gizon baten eta haren semearen gorpuak aurkituko ditu basoan. Agintariek mutikoaren aitari leporatu nahi dizkiote hilketak. Mutikoak benetako hiltzaileak zein diren ikertuko du. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Donostia (Principe), Iruñea (Golem Yamaguchi).

Paranormal Activity 2

AEB, 2010. Zuz.: Tod Williams. Akt.: Katie Featherston, Gabriel Johnson. 116 min. Paranormal Activity filmeko deabrua itzuli egin da. Etxe eder batera bizitzera berriki joandako familia bat izango da haren biktima oraingoan. Angelu (Moncine), Hazparne (Haritz Barne).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.