Filmen laburpenak

2010eko urriaren 8a
00:00
Entzun
+12. Mexiko-AEB, 2010. Zuz.: Diego Luna. Akt.: Christopher Ruiz-Esparza, Karina Gidi, Geraldine Alejandra, Gerardo Ruiz-Esparza. 84 min. Abelek 9 urte ditu. Hitz egiteari utzi zionez, osasun etxe batean sartu zuten. Amak uste du anai-arrebekin bizitzeak on egingo diola. Etxera iristean, mutikoa aitaren rola betetzen hasiko da. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Donostia (Principe), Iruñea (Golem Yamaguchi).

Astro Boy

D. AEB, Japonia, Hong Kong, 2007. Zuz.: David Bowers. Animazioa.93 min. Zientzialari batek semea galduko du istripu batean. Haren o rdezko gisa, Astro Boy robota sortuko du. Robota dela jakiten duenean, etxetik alde egingo du Astro Boyk. Bere superahalmenekin, Stone presidente militarzaleari egin beharko dio aurre mutiko mekanikoak. Gasteiz (Abaco Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Leioa (Artea),Uharte (Itaroa).

Buried (Enterrado)

+16.Espainia, 2010. Zuz.: Rodrigo Cortes. Akt.: Ryan Reyndols. 93 min. Paul Conroy kontratista zibil gisa dabil Iraken. Bahitu egingo dute, eta egurrezko hilkutxa batean bizirik lurperatuko dute. Esnatzean konturatuko da sakelako telefonoa eta pizgailu bat dituela. Soilik 90 minutu ditu handik ateratzeko, bestela oxigenorik gabe geldituko baita. Gasteiz (Abaco Boulevard, Florida), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Irun (Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Carancho

+16.Argentina, 2010. Zuz.: Pablo Trapero. Akt.: Ricardo Darin, Martina Gusman, Darío Valenzuela, Carlos Weber. 107 min. Argentinan 22 pertsona hiltzen dira egunero zirkulazio istripuetan, batez beste. Ezbehar horien inguruan negozio handia dago antolatuta: abokatuak, medikuak eta funtzionarioak senideen minaren lepotik aberasten dira. Gasteiz(Florida), Bilbo (Alondegia), Donostia (Principe), Iruñea (Baiona).

Come, reza, ama

D. AEB, 2010. Zuz.: Ryan Murphy. Akt.: Julia Roberts, Javier Bardem, Billy Crudup, James Franco. 140 min. Dibortzio zail baten ostean, Liz Gilbertek urte sabatikoa hartzea erabaki du. Bidaia exotiko eta miragarri batean, jateko gogoa berreskuratuko du Italian, otoitzaren indarraz jabetuko da Indian eta amodioa aurkituko du Balin. Drama. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Alondegia, Multi, Zubiarte),Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Getxo (Lauren),Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Errenteria (Niessen), Irun (Mendibil, Txingudi), Usurbil (Urbil), Angelu (Moncine), Iruñea (G. Baiona, La Morea, Carlos III), Lizarra (Golem Los Llanos), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Conocerás al hombrede tus sueños /Vous allez rencontrer un bel et sombre inconnu

AEB-Erresuma Batua, 2010. Zuz.: Woody Allen. Akt.:Antonio Banderas, Josh Brolin, Anthony Hopkins, Naomi Watts. 98 min. Pertsona talde baten asmoak, desioak eta obsesioak jartzen dira dantzan Woody Allenen harreman komedia honetan. Egoera absurdoak eta arriskutsuak sortzen dira. Amodioa, sexua, traizioak eta barre algarabatzuk nahasten dira.Gasteiz (Florida), Bilbo (Alondegia, Multi), Getxo (Lauren), Donostia (Principe), Baiona (CGR Centre, L'Atalante (JBA)), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select (JBA)), Miarritze (Royal (JBA)), Iruñea (Olite), Lizarra (Golem Los Llanos).

El americano

+12. AEB, 2010. Zuz.: Anton Corbijn. Akt.: George Clooney, Violante Placido, Thekla Reutem, Paolo Bonacelli, Bruce Altman. 95 min. Jack bakartia maisua da hiltzaileen artean. Suedian izango duen lan batek arazoak emango dizkio, eta Larry kontaktuak esango dio hurrengo eginkizuna azkena izango dela. Italiara joango da Jack, eta emakume batek esango dio bere egitekoak arma baten fabrikazioarekin duela zerikusia. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia),Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Donostia (Bretxa), Iruñea (OLite), Lizarra (Golem Los Llanos), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Híncame el diente

+7. AEB, 2010. Zuz.: Jason Friedberg, Aaron Seltzer. Akt.: Jenn Proske, Matt Lanter, Chris Riggi, Marcelle Baer, Ken Jeong. 76 min. Becca nerabea zalantzan dago bi mutilen artean. Bietako bat aukeratu aurretik, aitari aurre egin beharko dio. Beccaren lagunak, berriz, urduri daude graduazio festaren aurreko egunetan. Banpiro filmen parodia. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Eibar (Coliseo), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (G. La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Lope

D. Espainia, 2010. Zuz.: Andrucha Waddington. Akt.: Alberto Ammann, Leonor Watling, Pilar Lopez de Ayala. 91 min. Lope de Vega idazlearen gaineko film hau 1588. urtean girotuta dago. Lopek bi emakumeren maitasunaren artean erabaki behar du. Emakumeetako bat liberala eta enpresaria da; bestea, noblea eta ameslaria.Gasteiz (Guridi, Gorbeia), Bilbo (Capitol), Barakaldo (Yelmo), Basauri (Ibaigane), Zalla (Antzokia), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (G. Yamaguchi, Olite),Viana (Las Cañas).

Machete

AEB, 2010. Zuz.: Robert Rodriguez, Ethan Maniguis. Akt.: Danny Trejo, Robert de Niro, Jessica Alba, Michelle Rodriguez, Steven Seagal. 107 min. Gizon batek mendeku hartu nahi du. Horretarako, jaka azpian dituen aihotz eta labana ugari erabiliko ditu. Indarkeriaz betetako thriller bat da. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Txingudi), Iruñea (Golem La Morea, Olite), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Miel

Turkia, 2010. Zuz.: Semih Kaplanoglu. Akt.: Bora Altas, Erdal Besikçioglu, Tullin Ozen. 103 min. Yusufek 6 urte ditu, eta gurasoekin bizi da, Anatoliako herri txiki eta galdu batean. Aita erlezainarekin joan ohi da ezti bila. Halako batean, aita ezti bila irtengo da, eta ez da itzuliko.Miarritze (Royal, JBA).

Origen/Inception


+12. AEB-Erresuma Batua, 2010. Zuz.: Christopher Nolan. Akt.: Leonardo DiCaprio, Marion Cotillard, Ellen Page. 150 min. Dom Cobb industria espioia da. Exekutiboak lotan direnean ateratzen dizkie sekretuak. Polizia atzetik dabilkio, baina barkatu egingo diote, azken lan bat egiten badu: ideia bat lapurtu beharrean, exekutibo baten burmuinean txertatu beharko du. Gasteiz (Gorbeia), Bilbo (Alondegia, Multi), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Principe), Baiona (CGR Centre), Iruñea (Yamaguchi, La Morea), Uharte (Itaroa).

Siempre a mi lado

D. AEB, 2010. Zuz.: Burr Steers. Akt.: Zac Efron, Kim Basinger, Dave Franco, Amanda Crew. 99 min. Charlie St. Cloud gaztea lur jota dago, bere anaia gaztearen heriotzaren ostean. Anaia lurperatuta dagoen hilerrian lan bat hartuko du. Eta gauero harekin hitz egitera joango da. Baina egun batean neska bat Charlieren bizitzan sartuko da, eta erabaki bat hartu beharko du. Gasteiz (Abaco Boulevard, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Cinebox Urbil), Iruñea (Golem La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.