Komunikazioa
Finalari lotutako emankizun bereziak Hamaika telebistan eta ETBn
Hamaika telebistak Bilboko giroaren berri emango du finaleko egunean, hau da, ostiralean, Bat eta bat saioan. Iker Zabala eta Zihara Aranbarri kazetariak, gainera, Madrilen bertan izango dira, eta Vicente Calderon estadioko eta Athletic Hiria guneko giroa bilduko dute. Larunbatean, Harrobia saio berezia egingo dute, 20:00etan. Hilaren 28an, astelehena, denboraldiko azken Harrobia-n, Athleticen denboraldia aztertuko dute. ETBn partida historikoak eta dokumentalak eskainiko dituzte egunotan. Gaur ETB Sat katean 1993ko Athletic-Bartzelona partida emango dute, bihar 1997ko lehia bat, eta etzi 2001ekoa. Ostiralean bertan, Euskadi directo berezia aurkeztuko dute Reyes Pradosek eta Juan Pablo Garzonek, zale zuri-gorriek finala nola ikusten duten kontatzeko. Espainiako Kopako finala La1k emango du, 22:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu