Folk musika sustatzea eta horren erakusleiho izatea. Horra Ermuko Folkezblai jaialdiaren bi helburu nagusiak. Aurtengoa zortzigarrena da, eta gaur izango du azken saioa. Kataluniako eta Espainiako talde bana arituko dira gaurko lehian.
Bi fasetan egin dute lehiaketa. Taldeek bidalitako grabazioak entzun, eta aukeraketa egin du epaimahaiak. Ostiraletik, zuzenean ari dira jotzen finalera heldu diren taldeak. Ikuskizuna osatzeko, iazko irabazleak (Streetwings) eta artista gonbidatuak ari dira lehiakideak laguntzen oholtzan. Horrez gain, folk kontzertuak egingo dituzte hainbat tabernatan.
Gaur, musika eta zirko ikuskizuna eskainiko du Bartzelonako Mumusic Circus taldeak, 12:30ean, Orbe plazan. Arratsaldean, 18:30ean, Bartzelonako Tazzuff taldea arituko da. 2006 bukaeran sortu zuten. Errepertorio propioa dute, guztiz instrumentala eta musika tradizionalean oinarritua. Folk musika jazza, flamenkoa eta rumbara hurbiltzen dute, eta jendea dantzan jartzea da euren asmo nagusietako bat. Ondoren, 19:45ean, Numabela banda (Kantabria, Espainia) arituko da. Taldea 2008an sortu zuten, eta hainbat jailaditan parte hartu du. Eurek sorturiko abestiez gain, doinu zeltak jotzen dituzte.
FOLKEZBLAI JAIALDIA
Noiz. Gaur izango da, 12:30etik aurrera.
Non. Ermuan (Bizkaia).
Folkezblai lehiako azken saioa
Azken hiru taldeak entzuteko aukera egongo da gaur Ermuan, herri musika lehiaketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu