Foursquarek Google Maps ordezkatu du OpenStreetMap zerbitzuarekin

J. A. S
2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Geolokalizazio sare sozialik ezagunenetarikoa da Foursquare (https://foursquare.com/). Aplikazio horren bitartez, erabiltzaile batek check-in egin dezake egoten den leku guztietan, eta kokapenari buruzko informazioa eman. Bide batez, erabiltzaileak berarentzat interesgarriak diren lekuak marka ditzake. Sumatu daitekeenez, oso bideratuta dago sakelako telefonoetan erabiltzeko, baina webgunean ere erabil daiteke ordenagailu batekin.

Hala, bada, webgunerako bertsioan aldaketa sakon bat egin dute egitasmoaren garatzaileek. Izan ere, orain arte Google Maps erabiltzen zuten, mapa azpiegitura gisa, geolokalizazio zerbitzuetarako. Baina, web ingurunean, OpenStreetMap zerbitzua aukeratua dute dagoeneko, Google Mapsen ordez. OpenStreetMap (http://www.openstreetmap.org/) zerbitzu irekia da eta Internet erabiltzaileak auzolanean osatuz joaten dira.

Hala ere, aldaketa hori soilik web ingurunean egin dute, eta, oraingoz, sakelako telefonoetarako aplikazioetan Google Maps erabiltzen da.

Aldaketa hori mugarri bat da Foursquare proiektuan, eta, agian, bultzada garrantzitsua izan daiteke OpenStreetMap proiektuarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.