Frantziako FR3 telebista kateak murrizketa handiak iragarri ditu, tartean Euskal Herriko ordezkaritzari eragiten diona: Aste Santuan eta Gabonetan tokiko emanaldiak kenduko dituzte. Hiru asteko etenaldia izango da, eta neurriak France 3 Euskal Herri albistegiari eragiten dio, euskarazko albistegi bakarrari, alegia —orotara, tokiko 13 saio dira kaltetuak—. Sindikatuek greba egitera deitu dute biharko. Salatu dute tokiko emisioen kontra egitea katearen funtsaren aurka jotzea dela, eta neurriek bi hamarkadatan jositako telebistaren oinarriei eraso egiten dietela.
Enpresak argudio ekonomikoak erabili ditu murrizketak aplikatzeko; etenaldiarekin, 700.000 euro aurreztuko omen dira.
20 urteko lana, kolokan
France 3 Euskal Herri saioak 20 urte betetzen ditu aurten. Frantziako kate publikoak tokiko deskonexioak egin ditu Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherearentzat, arratsaldero. Frantsesez, okzitanieraz eta euskaraz emititzen du 1992tik. Euskarazko lehen emisioa 1971n egin zen, France Aquitania katean bertan; telebistaren historian inoiz euskaraz egindako lehen saioa izan zen.
Komunikazioa
France 3 kateko sindikatuek grebara deitu dute biharko, murrizteengatik
Telebista kateak tokiko emanaldiak kendu nahi ditu hiru astetan, tartean euskarazko albistegi bakarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu