Gerizpean. Irudia. Bilbo
FUNIKULARRA HASI DA GORA ETA BEHERA
Artxandako (Bilbo) funikularra martxan da berriro ere. Lau astean etenda egon da zerbitzua, Bilboko metroko 3. linea ireki bitartean, tunela sendotzeko egin diren lanen ondorioz. Atzotik, zerbitzua normal eskaintzen da; beraz, zerbitzu horren ordez jarri zuten autobus zerbitzuak ez du jarraituko. Hala ere, oraindik ez dira guztiz bukatu lanak; Artxanda barruko geltokiko lanak hilabete honen amaieran bukatuko dira: txarteldegi handiagoa egingo da, eta erabiltzaileentzako arreta zerbitzua eta geltokiaren eta funikalarrak kudeatzen dituen igogailu publikoen bideo kamera bidezko kontrola hobetuko dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu