G-I mendian lanean jarraitzen dute Txikon, Rousseau eta Goschlek
Karakorumen neguan igo den bigarren zortzimilakoa Gasherbrum I (8.068) izan dadin, lanean jarraitzen dute Alex Txikonek, Louis Rousseauk eta Gerfried Goschlek. Asteartean, 5.700 metrora arteko soka finkatzen lanak hartu zituzten. «Bidea ederra da oso, gogorra bezain ederra», zioen Txikonek blogean. Asteazkenekoa atseden eguna izatea pentsatzen zuten arren, Morok, Richardsek eta Urubkok beheko kanpalekuan utzidieten janaria eta materiala beren kanpalekura eramateko baliatu zuten. Atzo beste sartu-irten bat egin zuten mendian gora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu