Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon Gabonetako jolas parkeak ateak zabaltzen hasiak dira urtero legez, haurren opor egunak gerturatuz doazen eran. Tailerrak, ikuskizunak eta jolasen aukera zabala eskaintzen dute Gabonetako jolas parkeek. Horrez gain, jatetxe, kafetegi eta beste hainbat zerbitzu ere izango dira.
Gasteizko jolas eremuak, aurten, lurraren zaintzaren aldeko apustua egin du. Gaur zabalduko ditu ateak Hegoalde Gizarte Etxean ipinitako parkeak. Urtarrilaren 5era arte, rokodromoa, sky jumpingak, eko jolasak, ikuskizunak eta ekintza desberdinak izango dira.
Iruñean, berriz, Refena azoka-barrutian, hilaren 17tik zabalik da Navipark. Ludoteka, hainbat tailer, noria, puzgarriak ohe elastikoak eta orotariko jolasez gozatu ahalko dute haurrek 10 euroren trukean.
Donostiako parkeak, Kursaala izango du pausaleku. Abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra bitartean zabalik izango da. Jolasez gain, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiak izango dira.
Bilboko jolas parkea ere zabalik da jada urtarrilaren 9ra arte, BECen. Bideo joko eta orotariko jolasen artean, izotzetako patinaje pista ere izango da gozagarri.
GASTEIZKO PARKEA
Non. Hegoalde gizarte etxean.
Noiz. 11:00etatik 21:00etara.
IRUÑEKO NAVIPARK
Non. Refena azoka barrutian.
Noiz. 11:00etatik 20:00etara.
DONOSTIAKO PARKEA
Non. Kursaalean.
Noiz. 10:30etik 19:30era.
BILBOKO PARKEA
Non. BECen.
Noiz. 11:00etatik 20:00etara.
Asteburuko proposamenak
Gabonetan haurrak protagonista
Haurrentzako tailerrak, ikuskizunak eta jolasak izango dira hainbat hiritako Gabonetako jolas parkeetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu