Gaelikoaren alde korrika

Abian da Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketa; hamar egunez, Irlanda korrika zeharkatuko dute

Irlandar hizkuntzaren festa herenegun hasi zen. Hamar egunean herrialdea goitik behera zeharkatuko dute. MAXWELL.
Adrian Garcia.
2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Euskal Herria ez da bere hizkuntzaren iraupenaren alde korrika egiten duen herrialde bakarra. Irlandan bigarren aldiz antolatu dute Rith lasterketa, gaelikoaren aldeko festa erraldoia. Herenegun abiatu ziren lasterkariak Gaoth Dobhair herritik, Donegal konderrian. 1.000 kilometro egin eta uhartea goitik behera zeharkatu ostean, hilaren 17 an, San Patrick egunez, amaituko dute festa handi batekin.

«Gero eta jende gehiago gaeliko hizkuntzarekin konprometitzea,komunitate bat garelako sentipena sortzea, eta, besterik gabe, gure hizkuntzaren festa bat ospatzea». Sergal Ocuilinn lasterketako antolatzaileak azaldu ditu zer helburu lortu nahi dituzten lasterketarekin. Seachtain na Gaeilge (Gaelikoaren astea) ekitaldiaren barruan dago lasterketa.

Orain bi urte egin zuten gaelikoaren aldeko lasterketa, lehenengoz, 2010ean. Ekimena oso rrakastatsua izan zen, Ocuilinnen arabera. 20.000 lagunek egin zuten, lasterka, gaelikoaren alde. Ritheko antolatzaileek Euskal Herrian bi urtean behin egiten den Korrika euskararen aldeko ekimena izan zuten inspirazio iturri. «Euskal Herriko Korrika hartu genuen oinarritzat. Antolakuntzako hainbat kide hara joan ziren, eta Korrikako antolatzaileekin batera lasterketaren lekuko izan ziren. Ideia ona iruditu zitzaigun, eta Korrika Irlandara ekartzea erabaki genuen», azaldu du Ocuilinnek.

Antzekotasun handiakditu Rithek euskararen aldekofestarekin. Batetik, korrikalariek kilometroz kilometro eramaten dute lekukoa. Irlandar haritzaren egurrarekin eskuz eginikoa dalekukoa, eta zilarrezko eraztunekin apainduta dago. Irlandarrenhizkuntzaren aldeko mezuadarama barruan gordeta. Hilaren 17an lasterkariak helmugarairistean, lekukoa ireki eta mezua irakurriko dute jendaurrean.

Bestetik, lasterketa igarotzen den kilometroak salgai jartzen dituzte, erakunde, enpresa zein partikularrek eros ditzaten. «Luzera begirako helburua litzateke hori, dirua biltzea hizkuntzaren hedapenerako. Diru hori gaelikoaren sustapenean lan egiten duten elkarteen artean banatzen dugu», azaldu du Ocuilinnek. Irlandara gerturatzerik ez, baina laguntzeko prest dagoenak http://www.rith.ie/ webgunean eros ditzake kilometroak.

Korrikak ez bezala, Rith lasterketak atseden hartzen du gauean. Goizean goiz hasten dira lasterka, eta, iluntzean, aldez aurretik erabakitako herri batean geratzen dira. Gauero herri bakoitzean ekitaldiak izaten dira. «Segurtasuna dela eta, gauetan lasterketa etetea erabaki genuen».

Parte hartzeak, gora

Aurtengo lasterketan parte hartzea igotzea espero dute antolatzaileek. «Egun bat gehitu diogu lasterketari, eta, orotara, beste 15.000 lagun gehiago izatea espero dugu».

Hamar etapetan herrialde osoa zeharkatuko du Rithek. 15 konderri eta 200 herri baino gehiago iragango dituzte lasterkariek helmugara iritsi aurretik. Aran uharteetan amaituko da lasterketa hilaren 17an, San Patrick egunean. Egun horretan egin ohi diren desfileetan, lekukoa ireki eta gaelikoaren aldeko mezua irakurriko dute.

Egunerokoan gaelikoa erabiltzenduten hiztunak gutxi dira Irlandan. Sei milioitik gora biztanle bizi dira uhartean, eta horietatik miloi eta erdi lagunek erabiltzen dute hizkuntza egunero, Ocuilinnek adierazi duenez. Irlandako mendebaldeko kostaldean hitz egiten da gehien. Donegal, Mayo, Galway, Kerry etaCork konderrietan pilatzen da hiztun gehien.Mendez mende ingelesaren eragina saihestea lortu badute ere, azkenaldian presio handia jasaten ari da lurraldea.

Hirietan, berriz, presentzia gutxiago du irlandarren hizkuntzak; baina Cuilinnek dioenez, hezkuntzaren eraginez, gero eta jende gehiagok du gaelikoa ama hizkuntza. Irlandako Errepublikan hizkuntza ofiziala da, eta eskola guztietan irakasten dute. «Baina ingelesaren nagusitasuna ikaragarria da, eta eskolatik at jende gutxik du gaelikoz aritzeko aukera».

Irlandan ez eze, beste hainbat tokitan ere Korrikaren eredua erabili dute hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten eragileek. Esate baterako, Bretainian maiatzaren 12tik 19ra bitartean antolatuko dute bretoieraren aldeko lasterketa: Ar Redadeg. Aurtengoa hirugarrena izango dute. Bestalde, Katalunian 1996az geroztik ri dira urtero Correllengua ekimena antolatzen.Hizkuntza eskubideak aldarrikatzeaz gain, nazioa bitan banatzen duen muga salatzen dute ekimenaren bidez. Guztietan, Korrika eredu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.