Galiziako zaporeak Zarautzen

28. Galiziako eguna egingo dute gaur Zarautzen, gaita hotsek eta olagarro usainak gozatutako jaia

Masustegiko Grupo Os Agarimos dantza taldea. BERRIA / BERRIA.
2011ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Iritsi da eguna. Hilabeteetan lanean aritu ondoren, Zarauzko Carballeira elkarte galiziarrak bere ahaleginaren fruituak ikusiko ditu azkenean. Egun batez, Galiziako soinuez, usaiez eta zaporeez beteko da Iñurritzako zelaia, herriko galiziarren komunitateak antolatutako 28. Galiziako egunari esker.

Olagarroak, musika tradizionalak, dantzariak eta giro onak bat egingo dute «gastronomia baino gehiago» den ekitaldi horretan. Antolatzaileek festaren garrantzia azpimarratu dute, «bi herrien elkartasuna eta kultura hartu-emana» islatzen duelako.

Goizean hasiko da festa. 10:30ean, Augueta tradizional bat eskainiko dute hiru taldek: Iruñeko Santiago Apostol, Masustegiko Grupo Os Agarimos eta Zarauzko Carballeira taldeek.11:00etan, meza berezia izango dute San Pelaioko ermitan. Eta 13:00etan, dantza saioak hasiko dira, Santiago Apostol eta Mollarri dantza taldeen eskutik, besteak beste.

Aparteko giroan ekingo diote bazkariari. Iñurritzako zelaian, Morena izenaz ezaguna den olagarro prestatzaileak eginiko olagarroa, lakoia eta okorea gazta jango dituzte. Jaki tradizionalak ez ezik, ribeiro eta albariño ardoak ere edan ahal izango dira. Musika eta dantza emanaldiak egun osoan izango dira, Galiziako eguna girotzen.

GALIZIAKO EGUNA

Non. Iñurritzako zelaian, Zarautzen (Gipuzkoa).

Noiz. Egun osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.