Garagardo azoka berezia antolatzen du urtero Zarauzko kirol elkarteko errugbi taldeak. Azoka bera antolatzeaz gain, egitarau zabala prestatu ohi baitute. Atzo zabaldu zuten, eta astelehenera arte egongo da irekita Munoa plazan jarriko duten karpan.
Garagardo mota askotarikoak dastatzeaz gainera, musikaz gozatu ahal izango dute bisitariek, gauero kontzertuak antolatu baitituzte. Trikihots, Unsain, Fandago, Eskandalue eta Pariak bi taldeak pasako dira karpako taulatik, 22:30etik aurrera.
Arratsaldeetan, berriz, abeslariak gonbidatu dituzte: Bluestock, Hutsa eta Doblea, Unax Noga, baita bertsolariak ere.Eguerdietan haurrentzako jolasak izango dira.
Larunbatean, bertso bazkaria egingo dute Julio Soto eta Amets Arzallusekin. Gainera, egun horretan bazkari berezia prestatuko dute antolatzaileek: paella.
Garagardoei dagokienez, 14 mota jarriko dituzte salgai: horietako bat, alkoholik gabekoa. Edaria laguntzeko, txerri ukondoa, saltxitxak, oilaskoa, choucroute-a eta patata purea eskainiko dituzte.
GARAGARDO AZOKA
Non. Zarauzko Munoa plazan.
Noiz. Astelehenera bitarte.
Asteburuko proposamenak
Garagardo azoka, errugbi taldearen alde
Zarautz. Edari eta janariaz gain, musikaz gozatu ahal izango da astelehenera arte Garagardo azokan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu