Garagardo azoka ireki dute, igandera arte
ERRENTERIA. Landare Elkarteak Garagardo Festa antolatu du, bigarren urtez. Atzo inauguratu zuten azoka, eta igandera arte irekiko dute, Koldo Mitxelena plazan. Alemaniako, Belgikako, Txekiako eta Galiziako garagardoak dastatzeko modua izango da, eta edariari lotu ohi zaizkion platerak dastatzekoa: saltxitxak, ukondoa, entsalada... Arratsaldez irekiko dute,18:00etatik gauerdira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu