Gerizpean

Garagardozaleen festa

Alemaniako garagardoa du ardatz Donostiako Oktoberfest jaiak; abuztuaren 5a bitartean irekiko dute

Alemaniako garagardoa dastatzeko aukera dago egunotan Donostian. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Garagardoa oinarritzat hartuta, tradizio handiko festa egiten dute urtero Munichen (Alemania): Oktoberfest. Edari preziatua dute alemaniarrek garagardoa, eta 1810 urteaz geroztik egiten dute urriko festa. Itzal handiko jaia izaten da, eta urtero milaka bisitari joaten dira Munichera festa egiten duten egunetan. Oktoberfest festaren aldaera txikia egin asmo dute Donostiako Garbera merkataritza gunearen aparkalekuan, gaur hasi eta abuztuaren 5a bitartean. Donostia ez da Munich, baina Oktoberfest azokaren nondik norakoak ezagutzeko bidea egingo du azokak.

Astegunetan, 19:00etan irekiko dute karpa, eta, larunbatean eta igandean, berriz, 13:00etan. BavariaWiesn etxeak antolatu du azoka, eta Garbera merkataritza gunearen aparkalekuan jarri dute 1.200 metro koadroko karpa.

Karpa berezia prestatu dute, eta Oktoberfest festan kolore zuri-urdinak dira nagusi. Karparen barruko aldean, Oktoberfest festan ohikoak dituzten musika emanaldiak eta dantzak antolatu dituzte.

Eta, noski, jana eta edana izango dira osagai nagusietako bi.Bratwurst, Frankfurt eta Weisswurst saltxitxak eta txerri ukondoa patata purearekin lagunduta jateko aukera jarriko dute, eta garagardoak Alemanian ekoitzitakoak dira: Veltins, Maisels Weisse, Bayreuther Landbier... Garagardo beltza. Garagardozale ez direnentzat freskagarriak eta ura jarriko dituzte.

Sarrera doan izango da, eta adin mugarik ez dute jarri antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.