Produktua

Garbantzuak

2012ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Energia handia ematen duen janari osasuntsua dugu (364 Kcal/100 gramoko). Energia hori karbohidrato (43,3 g/100 gramoko) eta proteinetatik (19,3 g/100 gramoko) dator. Proteina horiei metionina aminoazidoa falta zaie osoak izateko, baina garbantzuei, egosterakoan, arroza edo soia txuri koilarakada bat gehitzen badiegu, proteina osoak lortuko ditugu, haragi edo arrainaren parekoak. Ez dute ia koiperik, eta gatz mineraletan, burdina, magnesioa, kaltzioa, zinka, potasioa eta fosforoa eskaintzen dute. Azkenik, B2, B6 eta folatoak ere badituzte. Astean 2-3 alditan hartu beharko genituzke lekaleak, betiere aldatuz. Beraz, astero edo bi astetik behin garbantzuak jan beharko lirateke. Barazki anitzekin prestatu, eta, duten energia eta proteina kopuruarengatik, ondoren fruta ale bat eta fruitu lehor gutxi batzuekin, nahikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.