Garcia Lorcaren arima, Bilbon

Txaika Teatro taldeak 'Así que pasen cinco años' eskainiko du gaur, Arteria Campos Eliseos antzokian

Lorcaren Así que no pasen cinco años antzezlanaren afixa nagusia. BERRIA.
2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Federico Garcia Lorcaren Así que pasen cinco años maisulana ikusi ahal izango da, gaur arratsaldean, Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian. Antzezlana 20:00etan hasiko da.

Ivan Verkhovykh zuzendariak Garcia Lorcaren obraren ikuspegi berri bat proposatzen dio ikusleari, eta Txaika Teatro Bilboko antzerki taldeaz baliatu da horretarako. Zuzendariak adierazi du antzerkigintzak ez duela obraren arima ongi ulertu, eta bere helburua dela «Lorcaren sakontasuna» ikuslearen barrenera iristea.

Piotr Fomenko antzerki taldearen burua da Verkhovykh, adituek urtetan Europako talde onenen artean kokatu dutena. Berarekin batera izango dira zuzendaritzan Algais Arlauskas eta Marina Shimanskaia antzerkilariak. Aktore nagusiak Sandra Tejero, David Valdevira eta Iñaki Maruri dira.

1936an estreinatu zen Así que pasen cinco años, Lorca hil eta egun gutxira. Maitemindurik dagoen poeta batek bere buruaz hausnartu eta poesia egiteko bere ezkontza bost urtez atzeratzea erabakitzean hasten da obra. Erabakia ausarta den arren, ondorio larriak ekarriko dizkio.

'ASí QUE PASENCINCO AÑOS'

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Bilbon (Bizkaia). Arteria Campos Eliseos antzokian

Iraupena: 90 minutu

Sarrera. 10Û
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.