Kasu honetan ez dugu etxekoa delako goraipatu beharrik, berez ona bada gomendatzea besterik ez baitugu. Haurrentzako lan honetan ikuslego helduentzako keinu gutxiago egon litezke marrazkietako beste zenbait film batzuekin alderatuta. Dena dela, animazioarekin gozatzen duten ikusleek ume bihur daitezke ordubete pasatxo gozo batean. Haurren munduan barneratu, haien ondoan jolastu.
Praderiara iritsi da Molon, baita Carabix eta aitona ere. Arazotan sartuko du Carabixek Molon, eta Destruzzio gaiztoak Ilargira bidaliko ditu. Espaziontzian Pinzon II.a erregea sartuko du Destruzziok, Praderia saldu eta suntsitzen duen bitartean.
Joanes Urkixoren gidoia da, azalean sinplea, baina eraginkorra. Atsegina eta leuna Pascal Gaigneren musika. Maketa ederrak Josu Mitxelenarenak. Eta batez ere marrazkien kalitatea nabarmendu behar dugu. Nahiz eta estudio erraldoien aurrekontu eta baliabideak ez izan, inbidiarik ez dute euskal marrazki hauek. Meritu handikotzat jo ditzazkegu.
Urtzi Urkizu
GAURKO FILMAK. Euskal Herriko marrazkiak, meritu handikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu