GAURKO FILMAK. Izar asko trenean susmagarri

urtzi urkizu
2008ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Sidney Lumet zinemagilearen Before the Devil Knows You're Dead lan aparta zinema aretoetan dago egunotan, eta zinemazale gehienak asetu ditu. Iraganean, mota askotako proiektuak gidatzeko aukera izan zuen, Hollywoodeko izar gehientsuenak zuzenduz. Agatha Christieren eleberri ezagunean oinarritutako lan honetan, esate baterako, izar mordoa bildu zituen; Ingrid Bergmanek Oscarra irabazi zuen, nahiz gutxi azaldu. Ez daude guztiak espero bezain ondo, eta pertsonaia batzuk ez daude ondoegi. Hercules Poirot detektibearen rola Albert Finneyk jokatzen du-Peter Ustinovek jokatu zuen pertsonaia beste bertsio batean, sinesgarriago-.

Dena den, oso gustura ikusten da filma. Baditu hutsuneak, eta hala-hola luzatzen dira eszenak. Agata Christieren eleberriak maite dituztenek tarte atsegina pasatuko dute, ordea.

Poirot detektibea Orien Express trenean doala, Samuel Edward Ratchett (Richard Widmark) aberats estatubatuarra hilda azalduko da. Poirotek Bianchi laguna, Constantine doktorea eta Pierre Michel gidaria izango ditu alboan hilketa ikertzeko. Hildakoak Armstrong familiaren tragediarekin zerikusia izan zuela deskubrituko dute...





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.