Frantziako eta AEBetako izar ugari bildu zituen Rene Clement zinemagileak II. Mundu Gerran girotutako ekoizpen honetarako. Nazien okupaziotik Parisen askapenaz Francis Ford Coppolak eta Gore Vidalek idatzitako gidoia baliatu zuen zuzendari frantziarrak eta emaitza lan interesgarri bat izan zen.
1944. urteko abuztuan kokatzen da istorioa. AEBetako tropak eta soldadu frantziar batzuk Parisko kanpokaldean daude, naziengandik askatzeko dena emateko prest. Baina Adolf Hitlerrek bere general bati agindu dio Frantziako hiriburuaren kontrola nola ahala manten dezala, edo bestela hiria suntsi dezala. Dietrich von Choltitz da general hori.
Gerraren egoera eta eszena ezberdinen deskribapena egiten du filmak: aliatuen buruen arteko desadostasuna, bi mila partisano Alemaniaruntz doan tren batera igotzen, Gestapoak ikasle talde bati prestatzen dion tranpa, Choltiz generalak Raoul Nordlin kontsul suediarrarekin dituen elkarrizketak...
Urteekin ekoizpen honek gero eta balio handiagoa hartu du, osagai erakargarriak baititu. Aktoreen lanaz gain, argazkia paregabea da eta Maurice Jarreren musika ere ez da nolanahikoa. Agian luze samarra egin daiteke, baina barkatzen zaio.
Maitane Mitxelena
GAURKO FILMAK. Parisko askapena, hamaika izarren eskutik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu