Komunikazioa
Gaztañaga etzi hasiko da ETB2n 'Voy a mil' saioan
TELEBISTA. ETB2 kateak Voy a mil lehiaketa estreinatuko du astelehenean (14:00). Hamar urte ETBtik kanpo egin ondoren, Patricia Gaztañagak lehen aldiz lehiaketa bat aurkeztuko du. Egunero mila euro jarriko dituzte jokoan. Probek abiada bizia izango dute, eta saioak 80ko hamarkadako irudia izango du. Bi talde edo kuadrilla izango dira aurrez aurre. Hamar proba gainditu beharko dituzte, eta guztiak 10 eta 100 segundoren artean kronometratuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu