Gazteentzako ipuin lehiaketa

Andoaingo Udalak XVI. Martin Ugalde ipuin lehiaketa antolatu du: hilabete dago lanak aurkezteko

Andoain, Aduna, Asteasu, Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gazteen lehia. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Gazteen artean idazteko zaletasuna bultzatzeko helburuarekin antolatzen du Andoaingo Udalak Martin Ugalde ipuin lehiaketa. Eskualdeko 10 eta 17 urte arteko gaztetxoek parte har dezakete, eta hilabete barru aurkeztu beharko dituzte lanak beranduenik, Bastero kulturgunean.

Parte hartzen dutenek nahi adina lan aurkez ditzakete, baina ezin da bidali bi lagun edo gehiagoren artean idatzitako lanik. Inoiz argitaratu gabeko testuak izan beharko dute, nahitaez.

Euskara da lehiaketaren hizkuntza bakarra. Antolatzaileek lau maila eratu dituzte, adinaren arabera: A mailan, 10 eta 11 urte arteko idazleak sartuko dira; gehienez hiru orrialdeko lanak aurkez ditzakete, eta irabazleak 100 euro eramango ditu —bigarrenak, 70 euro—. B mailan, 12-13 urtekoak; hiru eta zortzi orrialde arteko lanak aurkez ditzakete, eta 110 euroko saria dute. C mailan, 14-15 urtekoak ariko dira, eta D mailan, 16-17koak. Azken bi mailei ere hiru eta zortzi orrialde eskatuko dizkiete, eta 250 euroko saria emango diete irabazleei.

Lan bakoitzeko lau kopia aurkeztu beharko dituzte urriaren 11n, 10:00etatik 13:00etara. Horiekin batera, gutunazal itxi batean egilearen datuak sartu beharko dira. Gutunazalaren kanpoaldean, ipuinaren izenburua eta egilearen adina baino ez dira agertuko.

IPUIN LEHIAKETA

Noiz. Urriaren 11n.

Non. Bastero kulturgunean, Andoainen (Gipuzkoa). Informazioa: [email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.