Bilboko Aste Nagusia

Gaztetasuna eta esperientzia elkarrekin lehian

Aste Nagusiko herri kirolen erakusketan, Larrea familiako hiru belaunaldi aritu dira enborra mozten

Amando, Julen eta Julian Larrea, aizkora sorbaldan dutela. L. JAUREGIALTZO / ARP.
Lander Muñagorri Garmendia.
Bilbo
2012ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Herri kirolak ez du adin mugarik ezartzen. Eta hori garbi asko geratu zen atzo Bilboko Aste Nagusian antolatzen diren herri kirol erakusketan. Izan ere, adinekoak eta gazteak elkarren alboan aritu ziren lanean atzo. Alde horretatik, ezin aipatu gabe utzi larreatarrak. Julen Larrea (15 urte), Amando Larrea (53 urte) eta Julian Larreak (83 urte) elkarrekin egin baitzuten erakustaldia. Hiru belaunaldi elkarren alboan hiru kanaerdiko ebakitzen. Lan horretan, gaztetasuna esperientziari gailendu zitzaion, seme eta ilobak, aita eta aitonari irabaziz.

Ez zen gazte bakarra izan Julen Larrea. Harriarekin aritu zen lanean 15 urteko Urdax Magunazelasia, eta 175 kilokoari bi jasoaldi eman zizkion. Harekin batera aritu ziren Goenatxo II.a, 200 kilokoari hiru jasoaldi emanez, eta Iñaki Perurena, 113 kiloko harria hamar aldiz bizkarreratuz.

Horiek erakustaldiak izan ziren, baina lehiarako tartea ere izan zen atzo Plaza Barrian. Izan ere, lasto botatzearen Euskadiko txapelketa hasi baitzen atzo Bilbon. Jose Martin Bustintza Tubi gailendu zen denen artean, lasto fardoa 6,3 metroko garaierara altxaraziz. Haren atzetik sailkatu ziren Jose Lapazaran 6,2 metrorekin, eta Anddie Arbenoitz 6,1 metrorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.