Maratila

Geltoki

Aurelia Arkotxa.
2011ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Donostia erdia. Otsaila. Gaua. Gasteizerako trenaren beha nago Andén 2-an. Baina hanBide 2-ra jinen den trenaren beha egoteko ordez, Bide 3-ra heltzen ari den aldiriko trenean sartzen naiz. Plataforman, lanetik heldu den jendea, bizikletak. «Gasteizera doa hau?».«Ez». Ateak klank-ean hesten dira. Harrapatua naiz. «Hurrengo geralekua berehala da», dio emazte batek; «han jaitsi eta atzera joan zaitezke...». Loiola geralekua. Argi guti. Ilunpean, urruntxoago den aulki batean bi nerabe. Elkarri musuka. Nondik pasa behar dudan beste alderdian den norabidera heltzeko eskatzen diet... «Tienes que pasar por ahí. Es bastante laberíntico.Así llegarás a la parada de enfrente». Neskak burdin sarearen parean den geralekua behatzarekin erakusten dit. Atzerri urrunekosuburbiogaldu batean naizelako inpresio bitxia dut. Zementuzko pasabide hertsia. Nehor ez. Oinezkoentzat den tunel desertikoa. Amoranteak orain bestaldean ditut. Bat-batean neskak :«!Que ya viene!». Burdinazko makina gauetik jalgitzen da. Berriz Donostia erdiko geltokia. Irundik Portugalera doan trena hartuko dut bi orenen buruan. Txartel berri baterosten dut. Leihatilako gizonak: «Aise ezagutuko duzu tren hori… lokomotorak asots handia egiten du. Tra tra tra…». Hall-ean langile batkartoi utzien biltzen ari. Iragarkihandian «… Gasteiz eta Bilbo konektatuko dituen 90 km-ko tartearen %70 estruktura berezietan zehar igaroko da. Zehazki 44 zubi eta 23 tunel zeharkatuko dira». Hall-eko beste puntan, jateko produktuak. Saltzailea bere libretan kontuen egiten ari, zutik. Produktuak mahai gaineko kartoietanbilduak ditu. Mahaitik zintzilik paperak : «Jueves último día que estamos… Chorizo extra Rioja uno 5euros, dos 8 euros… Queso puro de cabra 6 euros… Queso suave de oveja 8 euros...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.