GERIZPEAN. futbolean beroketarik egin gabe
Zortzi herrialdetako 60 talde ari dira parte hartzen egun hauetan Txinan jokatzen ari diren roboten arteko futbol txapelketan. Lau eguneko iraupena duen txapelketa horretan, baloia ukitzen duten bakarrak robotak dira. Parte-hartzaileek azken teknologien bitartez, aginduak eman eta baloia sare artean sartzen saiatzen dira. Irudian ikusmin handia sortu duen Hego Koreako eta Taiwango selekzioen arteko lehia jokatzen ari dira. Robotak orduak egon daitezke futbolean jokatzen, aurretik beroketarik egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu