Arte Garaikidearen Euskal Museoak antolatu duen Power Fooderakusketaren barnean, Gustorama jardunaldiak izango dira. Ekimen horren helburua zinemaren eta gastronomiaren plazerrak elkartzea da. Horretarako, Gustoraman parte hartzen dutenek film laburrak ikustean janari ezberdinak dastatu eta usaintzeko aukera izango dute.
Ekintza hori John Watersen Polyester izeneko filmerako eginiko Olorama ekintzan inspiratua dago: han, filma ikusiz elikagai ezberdinak usaintzen ziren. Ekintza berritzaile hau Roberto Barruecok, Bartzelonako Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren zuzendariak, izandako ideian oinarritua dago. Barruecoren nahia parte-hartzaileek irudimena, oroimena, dastamena, ikusmena eta entzumena praktikan jartzea da.
Gustorama emanaldia uztailaren 4an eta 5ean izango da, Artium erakustokian, 19:00etik 22:00era. Sarrerak 1,5 euro balio du (bazkideentzat doan). Emanaldiak hamabost minutu inguruiraungo du, eta talde txikietan parte hartu ahal izango da, zortzi pertsona ingurukoetan. Power Food erakusketa, berriz, azaroaren 2a arte ikus daiteke. Emango dituzten film laburren artean, Gustavo Salmeronen Desaliñados eta Jorge Furtadoren Isla de Flores daude.
GERIZPEAN. Gustorama Artiumen
Gastronomiaren inguruko film laburrak ikusiz elikagaiak dastatu eta usaintzeko aukera dago, Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu