Gerizpean. Irudia. Gallarta. meategiko mack kamioia ikusgai
Mack etxeko 1960 urte inguruko kamioi bat zaharberritu dute Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan. AEBetako kamioi ekoizlerik handienetakoa da Mack etxea, eta XX. mende hasieran hasi zen pisu handiko ibilgailuak egiten. Galdamesko meategietan erabili zuten kamioia. Gallartako museoak meatzaritzak Euskal Herriko historian utzitako ondarea aberastea eta zaintzea du xede, bisitariak jarduera ekonomiko horren garrantziaz jabetu daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu