Eesaten didate: «Khayyam, utziok edateari!». Eta nik erantzuten dut: «Edaten dudanean arrosak, tulipak eta jasminak entzuten ditut. Entzuten dut, baita ere, nire maiteak ezin esan diezadakeena». (LXXXII).
CXXVI
Arrosen kolorea du ardoak. Baliteke ez izatea mahastien odola, arrosena baino. Agian ez da kristala kaliza hau, itsaso sakonetako urdina baizik. Apika ez dago gaurik, egunaren kliska baino.
CLXV
Itzaliz doazen lanparak, pizten ari diren itxaropenak: Egunsentia da. Pizten ari diren lanparak, itzaliz doazen itxaropenak: Gaua da.
OMAR KHAYYAM (1050-1131)
Rubaiyatak. Joxemari Iturralderen itzulpen eta egokitzapena.
GERIZPEAN. ZIPRIZTINA. Persiako lurrina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu