Gidaririk ez izan arren operadore bat joango da beti, erabiltzaileei informazioa emateko eta, behar izanez gero, ibilgailuaren kontrola berenganatzeko.
Zerbitzua doakoa izango da. 07:30etatik 19:30era bitartean egingo dituzte bidaiak hamar lagunentzako lekua duten ibilgailuek, astelehenetik ostiralera. Gidaririk gabeko autobus automatizatuko lehenengo garraio-zerbitzua martxan jarri dute gaur Donostian. Hurrengo hiru hilabeteotan Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan bi kilometroko ibilbidea egingo dute ibilgailu elektrikoek proba gisa.