Gerizpean
Gipuzkoako sagardoen dastatzea larunbatean
ORDIZIA. Sagardo Eguna ospatuko dute etzi Ordizian (Gipuzkoa), 19:00etatik 21:00etara. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatu du ekimena. Gipuzkoako hamabi sagardotegitako sagardoa dastatu ahal izango dute Ordizian biltzen direnek. 2010eko uztaren sagardoak izango dira larunbateko festan. Ekimenak sagardoaren kontsumoa bultzatzea eta edariaren ezaugarrien ezagutza zabaltzea du asmoa. Edalontzia 3,5 euroan eskuratu ahal izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu