Gizonen arteko harremanak

'Lonesome Cowboy' dantza ikuskizuna emango du Philippe Saire konpainiak gaur, Bilbon, 20:00etan

Lonesome Cowboy emanaldia ikusi ahal izango da gaur Bilbon, Euskalduna jauregian. BERRIA.
Maite Alustiza.
2011ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Gizonezkoaren nortasunaren inguruko ikerketa bat da Lonesome Cowboy ikuskizunak Bilbora dakarrena. 20:00etatik aurrera, bost dantzarik euren arteko harremanak taularatuko dituzte Euskalduna jauregian, gorputzaren hizkuntza erabiliz.

Gizonezkoen artean sor daitekeen elkartasuna, taldeko izpiritua, gatazka... lantzen dituzte bi taldetan banatzen diren dantzariek. Batetik, bost kidez osatutako taldea; bestetik, bikote bat. Boskoteko kideak multzo baten parte sentitzen dira, jendetzaren artean galduta egongo balira bezala; bikotearen artean, berriz, gatazka baino zerbait gehiago dago.

Philippe Sairek sortutako obra da, ikuskizunean parte hartzen duten dantzarien laguntzarekin. Philippe Choson, Pablo Esbert Lilienfeld, Matthieu Guenegou, Mickael Henrotay eta Mike Winter dira Lonesome Cowboy emanaldiko protagonistak.

1986. urtean sortu zuen Philippe Sairek bere dantza garaikidearen konpainia. Bost urte zituenean piztu zitzaion dantzarekiko interesa, eta geroztik, hainbat sari jaso ditu koreografo gisa nahiz dantza taldeen zuzendaritzan egindako lanagatik. Koreografo lanetan ez ezik, bere konpainiarako sortutako bideo eta filmetan ere parte hartu du.

'LONESOME COWBOY'

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Bilbon, Euskalduna jauregian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.