Komunikazioa. Uhinetatik tiraka

Gizonezkoa

Xabier Lasa.
2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
'Andromeda'. Genero ikuspegiko saioa da hauxe EIn (asteazkenero 21.05etatik 22:00etara; errepikapena larunbatetan, 06:05-07:00). Emakume eta gizonen arteko erlazioak patxadan aztertzeko eta patxadago entzuteko pentsatuta dagoen saioa da, Mertxe Ezeizaren ardurapean hasi zena, eta orain Maite Artolak daramana. Bizpahiru gai, elkarrizketaren bat, eta Idurre Eskisabel eta EITBko kirol tertulietan ez beste guztietan ahotsa daukan Arantxa Urretabizkaia hamabostean behin biltzen dituena. Tolosako ospe handiko elkarte gastronomiko batean hainbat bazkidek bi bikote mistoei egindako bizkar ematea izan zuten aztergai azken saioko lehen partean. Bigarrengoan, berriz, berdintasuna gizonen ardura ere badela dioen gizonezkoa elkarrizketatu zuten. Oker ez bagaude, gutxitan izan dugu gizonezko baten ahotsa saio horretan.

Ohiko proportzioan.Boulevard saioko elkarrizketa nagusiaren tarteak, honako emaitzak utzi dizkigu urtarril-otsailean: 39 elkarrizketatuetatik, 17 PSOE alderdiko kideak dira. Gainerakoak, beste alderdietako ordezkarien, fiskal baten, sindikalista baten, kazetari baten, enpresari baten eta arartekoaren artean banatzen dira. Baten bat izango da goizero nor gonbidatu behar den erabakia hartzen duena; argi dago euskal errealitate sozio-politikoa ikusteko aparteko betaurrekok dauzkala delako morroi horrek, horrelako banaketa proportzionala egitera bultzatzen diona. Izan Dani Alvarez Boulevard-eko zuzendaria; izan Joseba Arruti, REko zuzendaria, izan Javier Torrontegi, EITBko irratien arduradun nagusia; izan…



Prentsa ez irakurtzen. Jose Luis Peñalvaren ardura da prentsa irakurketa MQP saioan, REn. 6-7 minutuko tartetxoa dauka astean bitan, prentsak dakarrena sintetizatzeko baino gehiago, bere mundu ikuskera pertsonala agertzeko entzuleoi. Gustua hartu dio mikroari, eta astez aste, gero eta gehiago ematen ari da bere iritzia (EITBko arduradunekin bat egiten duena gehienetan); hizketaldi guzti hori dikzio dezimononiko batez antzezten digu gainera. Gidoia ondo prestatuta dakar etxetik, eta Almudena Cachori paperean zehazten dio zer galdetu behar dion. Pasadizo irrigarria izan zuten lehengo batean: Cacho nahastu egin zen galderak irakurtzerakoan, eta hanka sartzea guztiok aditzeko moduan aireratu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.