Goierriko udazken barrokoa

Aurten 26 urte beteko ditu Barrokoko Aire jaialdiak, eta garai hartako musikaz beteko ditu azaroko asteburuak

Haendelen piezak joko ditu gaur Spanish Brass Luur Metalls taldeak. Z / BERRIA.
Erredakzioa
2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Barrokoko aire, Musika Barrokoaren Egunak jaialdia hasiko da gaur Gipuzkoako Goierrin. Azaroko asteburuetan, ileorde zurien garaiko musika entzun ahalko da Ordizian eta Ataunen. Aurten, 26 urte beteko ditu jaialdiak.

Udazkeneko orbel haizeak ekartzen du jaialdia urtero. Bost talde eta bakarlari bat entzun ahalko dira aurten; bat kenduta, denak Euskal Herrikoak.

Atzerriko talde bakarrak zabalduko jaialdia, gaur: Spanish Brass Luur Metal taldeak barrokoko doinuen interpretazio modernoa egiten du. Metalezko tresnen boskoteak barrokoko errepertorioko pieza ezagunenetakoak joko ditu, tartean Haendelen Saba erreginaren sarrera eta Ur-musikaren suitea. Ordiziako eliza nagusiaren akustika bereziarekin entzun ahalko dira doinuok, 20:00etan.

Azaroaren 12an, Arimaz ganbera orkestra eta Santa Zezilia abesbatza arituko dira, Kepa Martinez de Alberdik zuzenduta.

Hurrengo larunbatean —azaroak 19—, Kanthoria hirukote gaztea arituko da, biolin eta biola barrokoekin zein klabezinarekin.

Jaialdia 26-27ko asteburuan amaituko da. Larunbatean, Easo Abesbatzaren Eskolania arituko da. Igandean, Ataungo San Martin elizako organo barrokoariekingo dio Alize Mendizabal organistak, 18:00etan.

BARROKOKO AIRE JAIALDIA

Noiz. Gaurtik azaroaren 27a arte.

Non. Ordiziako eliza nagusian eta Ataungo San Martin elizan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.