Irudia. Oibar

GORAZARRE EUSKAL KANTU ZAHARREI

2012ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Euskal kantu zaharren eguna ospatu zuten atzo Oibarren (Nafarroa), festetan. Hirugarren aldia dute aurtengoa. Ipar Haizea elkarte kultural eta gastronomikoko kideek antolatuta, goizean goizhasi zuten eguna. Oibarko Udalak doako autobusa jarri zuenIruñetik joan zirenentzat, eta elkarrekin egin zuten hamarretakoa oibartarrek eta kanpotik heldutakoek. Jan ostean, euskal kantu zaharrak kantatzen hasi ziren udaletxeko plazan, eta, ondoren, herriko kaleetan ibili ziren, kalejiran. Gero, herri bazkaria izan zuten futbol zelaian, eta, bazkaldu ostean, berriz ere ekin zioten kantuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.