Gurdibidea

Gurdibideko kideak, helmugara iristear

Albaolak eta Cabaña Real de Carreterosek abuztuaren 31n hasitako gurdibidea bihar amaituko dute, Pasaian. Gaur Andoaindik abiatu dira, eta Donostian izango dute helmuga. Bideoa: Gurdiak gaur Andoiandik abiatzen (Aiurri). [youtube]https://youtu.be/DwaM_a9kB5c[/youtube]

ainara arratibel gascon
2016ko irailaren 16a
17:37
Entzun

Abuztuaren 31tik idi eta behiez osatutako hiru gurdirekin Quintanar de la Sierran eskuz egindako bikea eta alkitrana ekartzen ari dira, Albaola eraikitzen ari den San Juan baleontziaren erreplikarako. Gurdibideak aurreko mendeetan euskal kostaldera garraiatzen ziren lehengaien garrantzi ekonomikoari balioa eman nahi diote. Era berean, kultur eta lurralde desberdinen artean mendeetan izandako harremanak berreskuratzea dute helburua.

Atzo iritsi ziren Andoianera, eta gaur goizean bertatik abiatu dira. Bideoa: Gurdiak atzo Andoianera iristen (Aiurri).

[youtube]https://youtu.be/NFkdhT0kSyM[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.