Ezarian. Zientzia
Hamabost dinosauro kume beren habian
Protoceratops andrewsi espezieko hamabost dinosauro kumeren fosilak aurkitu dituzte Mongolian. Duela 70 milioi urte bizi izan ziren, kretaziko berantiarrean. Habia bakar batean aurkitu dituzte guztiak; itxura batean, hondar ekaitz batek lurperatu zituen. Hala dioDavid Fastovsky buru duen paleontologo taldeak Journal of Paleontology zientzia aldizkarian. Oso ohiz kanpokoa da dinosauro kumeak aurkitzea, are gutxiago hamabost batera topatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu