Hansel eta Gretel kantuan

'Hansel, Gretel eta txokolatezko etxetxoa' haurrentzako opera eskainiko dute asteburuan Bilbon

Gretel eta sorgina, operako zati batean. BERRIA.
2011ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Grimm anaien Hansel eta Gretel ipuina oinarri hartuta, haurrentzako opera eskainiko du Opera Divertimento taldeak asteburuan Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hansel, Gretel eta txokolatezko etxetxoa izena du antzezlanak, eta euskaraz zein gaztelaniaz emango dute. Bost emanaldi izango dira: bi euskaraz, eta gainontzekoak gaztelaniaz.

Engelbert Humperdinck musikagileak zuzendutako Hansel eta Gretel operaren haurrentzako egokitzapen bat da lana. Horretarako, bertako musikadun zati nabarmenenak hartzea erabaki dute. Abestuko dituzten kantak bertatik itzulitakoak izango dira.

Operako bi pertsonaia iratxoak dira, eta horiek dira istorioaren narratzaileak. Antzerkia haurrek erraz uler dezaten, musika emanaldiak eta iratxoen kontaketak era egokian bananduta daudela diote egileek.

Antzezlanaren sortzaileek euskarazko emanaldiak azpimarratu nahi izan dituzte. Haien esanetan, haurrentzako operen artean, euskarazkorik egiten den aurreneko aldia baita.

Sarrerek zazpi eta hamabi euro artean balioko dute, eta ohiko lekuetan egongo dira salgai, haurrentzako opera ikustera joan nahi dutenentzat.

'HANSEL ETA GRETEL'

Noiz. Gaur, 12:00etan eta 17:00etan gaztelaniaz, eta 19:00etan euskaraz. Bihar, 12:00etan euskaraz, eta 17:00etan gaztelaniaz.

Non. Bilbon, Campos Eliseos antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.