Musika eta poesia txanpon beraren bi aurpegiak direla erakutsiko dute gaur, Bermeon (Bizkaia), Edorta Jimenez idazleak eta Rafa Rueda eta Jaime Nieto musikariek. Joseba Barrenetxearen irudien laguntza izango dute. Haragizkoa ikuskizuna da, Omar Nabarroren (Jimenez) poesia erotikoetan oinarrituriko zuzeneko ikus-entzunezkoa.
Iaz argitaratu zuen Jimenezek Haragizko amodioak poesia bilduma, aurreko bostak bezala, Omar Nabarro ezizenarekin. Liburua Rafa Ruedaren eskuetara heldu zen, eta berehala barruan kantak zeudela ikusi zuen musikariak.
Egitasmoa haziz joan zen: Ruedak musika entzun zuen hitzetan, irudiak ikusi zituen Joseba Barrenetxea argazkilariak. Nieto baxu jotzailea sartu zen egitasmoan, Ruedarekin musika atalaz arduratzeko. Azkenean, bildutako lanarekin diskoa grabatzea eta zuzeneko ikuskizun batprestatzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Haragizkoa emanaldia.
Diskoan bederatzi poema sartu zituzten. Batzuetan, musikak lagundu besterik ez dio egiten Jimenezen ahotsari. Baina beste batzuk berezko kanta osoak dira. Musika mota oso ezberdinak nahasten dituzte: giroak eta testura elektronikoak, batzuetan; folk eta pop elektronikoa, bestetan.
'HARAGIZKOA'
Noiz. Gaur, 22:00etan, Kapilan (Bermeo, Bizkaia).
Haragia, okela ez denekoa
Edorta Jimenezen poema erotikoen inguruko ikuskizuna taularatuko dute gaur, Bermeon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu