Asteburuko proposamenak

Harresiak gauez ikusteko aukera, eskura

Gasteiz. Bihartik urrira bitartean, bisita gidatuak egingo dituzte Erdi Aroko harresia gauez ezagutzeko

Erredakzioa
2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Gasteizko Erdi Aroko harresia gauez bisitatzeko aukera izango da bihartik aurrera. Santa MariaKatedrala fundazioak urte osoanegunez antolatu ohi dituenbisitei gauekoak gehituko zaizkie datozen hilabeteotan. Gasteizko Udalak adierazi du egitasmoa turismoa sustatzeko «bideerakargarri bat» izan daitekeela, uda heldu dela aprobetxatuz. Hala, hiriko agertoki kultural nagusi bihurtuko da Alde Zaharra.

Duela hamar urte aurkitu zituzten aurrenekoz Gasteiz hiri zaharra izandakoa inguratzen zuen harresiaren arrastoak, Santa Maria katedrala leheneratzeko lanak egiten ari zirela. Ordutik, hiriko erakargarri nagusietako bat da.

Ostiral eta larunbatetan baino ez dituzte egingo bisitak, ekainean, irailean eta urrian; uztailean eta abuztuan, berriz, egunero izango dute bisitariek aukera harresia ezagutzeko.

Denboran atzera

Bisitaria XI. mendera eramango duen ibilbideak Erronda eta Salba pasealekuen perimetro osoa zeharkatzen du, Eskoriatza- Eskibel jauregiari erantsitako kontrahormaren gainean jarritako behatokiraino. San Migel elizaren atzealdetik abiatuko dira bisita guztiak. Gero, hortik, Eskoriatza-Eskibel jauregirantz egingo du bisitari taldeak, eta, handik, leheneratutako harresiaren beste zati bat ikusi ahal izango da, baita lorategi gunea ere. Murruaren historiari eta leheneratze proiektuari buruzko ikus-entzunezko batekin amaituko da bisitaldia.

BISITA GIDATUAK GAUEZ

Zer. Bisita Erdi Aroko harresira.

Non. Gasteizen (Araba).

Noiz. Bihartik urriaren 13ra bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.