Harritxoak

2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
ONDAREAREN DIMENTSIO EKONOMIKOA

Martxoaren 1ean Gabriel Morate Caja Madrid fundazioko Ondare Historikoaren Babeserako programaren zuzendaria. Ondarearen dimentsio ekonomikoaz mintzatuko da Iruñan, kontserbazioaren kostu eta irabaziez. Berea izango da harresiei eskainitako zikloaren baitako azken hitzaldia, 19:30ean izango da hori, Konestable jauregian.

HISTORIA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUAK

Lau egunez egingo dira bisitak martxoan Iruñeko harresietara. Hilaren 9an 12:00etan, 11n 17:00etan, 18an 17:00etan eta 19an 12:00etan. Denetan artearen historian aditu den Ana Ulargi izango da gida lanetan arituko dena. Euro batean salduko dira ekintza honetan parte hartu ahal izateko txartelak eta 15 pertsona sartuko dira talde bakoitzean gehienez ere. Gaztelugibelen hasiko dira bisitak, Ejertzitoaren zeharkalea hasten den gunean.

EUSKARARI GOTORTUTA

Iruñeko Udalak badu web orri bat hiriko harresiei buruzkoa, baina euskarari gotortuta dagoela salatua du NaBaik Udalean. 2010eko abuztuan jarri zuten kexa, eta oraindik ez da aldaketarik izan. Euskarazko ordenantza betetzen ez zuela esan zuten orduan, eta bere horretan jarraitzen du salaketak. Webgunearen izena gaztelera hutsean dago, eta bertan diren planoetan gaztelerazko leku izenak soilik ageri dira. Hiztegiaren atalean ere euskararen arrastorik ez da ageri. www.murallasdepamplona com da helbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.