Gerizpean. Irudia.Bilbo
'HASIERA', ASTE NAGUSIKO IKURRA
Bilboko Aste Nagusiak badu jada ikurra. Iñaki Fernandez Iturmendiren Hasiera izeneko kartela gailendu da beste sei finalisten artean, eta aurtengo Aste Nagusia iragarriko du. Udaleko webguneko botoek, komunikabide laguntzaileek jasotakoek, Zabalgune eraikinekoek eta epaimahaiaren erabakiak Fernandezen diseinua aukeratu dute. 1990eko hamarkadatik aurkezten da Fernandez kartel lehiaketetara, eta dagoneko 200 ingurutan izan da irabazle.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu