Gorriz jantzitako txupinera ia denak bildu ziren atzo eguerdian Areatzan egin zen ekitaldian. Aurreko urteetako txupinerekin batera bota zuen Patricia Lezama aurtengoak bere txupina. Aurten oraindik txupinak botatzeaz ez dela aspertu adierazi zuen, baina gero eta gutxiago gelditzen zaizkiola eta, pena adierazi zuen.
Zer moduz doa Aste Nagusia? Nekerik ez dago?
Nekea badago, egunero alde batetik bestera ibiltzeak nekatu egiten baitu; baina, egunerokotasunean sartzen naizenean, ahaztu egiten dituzu neke guztiak. Pozik nago, eta horrek nekea ahazten laguntzen du.
Jaiak hasi aurretik urduri zeundela azpimarratu zenuen. Nola zaude orain?
Aste Nagusiaren aurreko egunetan urduri egotea normala da, arduraren pisua ere hor baitago. Baina dagoeneko urduritasun horiek guztiak ahaztuta dauzkat. Orain urduritasun horri emozioa eta poza gailendu zaizkio, eta horrela iraungo dugu jaiak amaitzen diren artean.
Egun gutxi falta zaizkizu, ordea. Gero eta txupin gutxiago dituzu botatzeko...
Bai, azken kartutxoak gastatzen ari gara dagoeneko. Egia esan esperientzia polita izaten ari da, eta pena handia ematen du.
Eta gaurko eguna nolakoa da zuretzako?
Egun berezia da. Egia da Aste Nagusiko egun guztiak izaten direla bereziak, baina gaurkoak berezitasun handiagoa du, txupinerei eskainita baitago.
Patricia Lezama. Aurtengo txupinera
«Hasierako urduritasunari emozioa eta poza gailendu zaizkio»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu