Donostiako Urgull mendia hiriko jarduera gune garrantzitsu bilakatuko da Aste Santuan. Gaurtik hasita eta apirilaren 15era arte, Urgull mendiko Natur Txokoan, Liburutegian eta Historiaren Etxean hainbat jarduera antolatuko dituzte ia egunero.
Gobernadorearen Baterian kokatuta dago Natur Txokoa. Natura hobeto ezagutu eta ingurumenaren inguruan gehiago sentsibilizatze aldera, tailer eta jolas didaktikoak antolatuko dituzte gaztetxoentzat. Horrela, haurrek jarduera hezitzaileak egiteko aukera izango dute aisialdian. Modu iraunkorrean egiten diren lantegi eta jolasez gain, astearte eta asteazkenetan ekintza bereziak proposatuko dituzte. Hurrengo astearterako, Airearekin jolasean ekitaldia prestatu dute; 17:00etan izango da. Asteazkenean, berriz, altxorraren bila arituko dira Urgull mendian, 17:00etan.
Liburutegian, haurrentzako liburu eta ordenagailuez gain, helduentzako prentsa, liburu eta aldizkariak ere aurki daitezke. Ipuin kontaketa egingo dute ostegunean, 17:00etan.
Historiaren etxea Mota Gazteluan dago. Donostiari begira erakusketaz gain, beste hainbat jardueraz goza daiteke. Besteak beste, Kakao bila goaz, txo izena eman nahi jarduera antolatu dute datorren ostiralerako; 17:00etan izango da hori ere.
Jarduerak doakoak dira, eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Informazio gehiagorako 943-48 14 35 telefonora dei daiteke.
Haurrentzako jarduera bereziak Urgull mendian
Haurrentzako aisialdirako toki bilakatuko da Aste Santuan Donostiako Urgull mendia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu