Haustura hidraulikoaz, bi aste

Araban gasa ateratzeko egitasmoan erabili nahi duten sistemaren arriskuak azalduko dituzte Gasteizen

Haustura hidraulikoak eragiten dituen kalteak azaltzeko hitzaldi bat. LANDER FERNANDEZ DE ARROIABE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Arabako lur azpitik gasa ateratzeko erabili nahi duten haustura hidraulikoko sistemak zer kalte eta arrisku dakartzan ohartarazteko hitzaldi zikloa egiten ari da Fracking Ez Araba plataforma, Gasteizko auzoetan.

«Hasieratik salatu dugu gasa ateratzeko egitasmoa guztiz ezkutuan garatu dutela», azaldu dute Eider Fernandez de Pinedo eta Andres Illana plataformako kideek. Haustura hidraulikoa zertan den azaltzeko hitzaldiak egin dituzte, lehen ere, Araban, baina hiriburuan behar adinako ahaleginik ez dutela egin iruditzen zaie. Horregatik ekin diote Gasteizen auzoz auzo azaltzeari, Fracking: gelditzeko arrazoiak kanpainaren barruan.

Harrian harrapatuta dagoelako zulatu eta berez ateratzen ez den gasa erauzten du haustura hidraulikoa teknikak. Horretarako, hodiak sartzen dira lur azpira, eta, horietatik, hainbat gai kimikoz osaturiko koktel bat, presio handian. Horrek hausten du harria, eta gasa askatzen. Arazo larriak sortu ditu sistemak Ameriketako Estatu Batuetan. Izan ere, erabiltzen diren gaietako askok oso toxikoak dira, eta eskualde oso baten lur azpiko ura kutsa dezakete. Hitzaldiak 19:00etan hasiko dira, gaur Lakuako gizarte etxean, bihar Pilar auzokoan eta etzi Hegoalden. Denera, 10 hitzaldi emango dituzte.

HITZALDIAK

Noiz. Irailaren 29a arte.

Non. Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.