Maratila

Hauteskunde

Lucien Etxezaharreta.
2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Igandean behar bezala emanen duzue zuen boza»: oraindik horrela mintzo zen gure herriko apaiz erretorre Idieder jauna, duela 50 urte. Alta bada, ez zuten «politikarik egiten» botereen esku makil eta ordena publikoaren alde eta langilearen apaltasunaren goresle zirenek.

Ba ote dugu oraindik horrelako elizaren predikaririk? Egia da umore txarrez aipatzen ditugula batzuetan Baiona edo Iruñeko gotzaien deklarapenak, homosexualak gaitzesten edo ezkerraren bekatu mortalak erakusten.

Azken egun hauetan ikusten da ere bankuek, hobeki esanik finantza munduak, dituela gobernuak egiten ala desegiten. Greziako gobernuburu berria, Italiakoa ere, Europako finantza erakunde nagusien buruetan izan ziren; beraz, gizon seriosak! Kazetari kitzikatzaile batek edo bestek dio ere hauteskundeek ez dutela gehiago baliorik, gobernuak bankuek aski dutela erabakitzea...

Bere nazioaren ideia goraxko bat zuen De Gaullek zioen: «Frantziaren politika ez da saskian egiten», bankuen kutxetan... Nork egingo du Euskal Herrikoa? BBVA potenteak? Kutxak? Crédit Agricole-k? Ala naziotasun gogo zerbait dutenek? Polo ekonomiko nagusiek bideratu aberastasun eta miserien artean kokatzen ari gaituzte, diruaren terrorismoak hezi kontrol erakunde eta sistemen artean.

Bizi alaitasunak oro kentzen ari dizkigutelarik, sartzen ari garen negu minean, auzo hurbil kantari duguna, udaberri kondari, entzun dezagun,otoi, gure bazterretako txantxangorrien mezu hurbil eta alaia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.